Bazkidetu zaitez

Zure babesak desberdintasuna egiten du: Bazkidetu zaitez gaur eta gure seme-alaben hezkuntzan aldaketa positiboaren parte izan!

Nor izan daiteke bazkide?

Berango-Merana eskola publikoan matrikulatutako ikasleen edozein ama, aita eta/edo tutore, bai Haur Hezkuntzan (HH), bai Lehen Hezkuntzan (LH).

Zergatik izan bazkide?

  • PARTE-HARTZE AKTIBOA. Gurasoen Elkarteko kide izateak zure seme-alaben eta ikaskideen hezkuntzan aktiboki parte hartzeko aukera ematen dizu, erabaki garrantzitsu batzuetan parte hartuz eta ekimenak eta ekitaldiak garatzen lagunduz.
  • INPLIKAZIOA ETA BALIOAK. Gurasoen Elkartean parte hartzea zure seme-alabentzat eredu izan daiteke, haien garapena eta biharko gizartearekiko konpromisoa bultzatuz eta adierazpide, ulermen, elkartasun eta erantzukizun bideak irekiz.
  • BATASUNAK INDARRA EGITEN DU. Elkarte sendoa eta familien laguntza zabala izatea oinarrizkoa da. Eskola Publikoa hobetzen lagun dezaketen alderdiak aldarrikatzeko orduan elkarrekin egoteko beharragatik. Gurasoen arteko elkartasunak indartu egiten du hezkuntza-komunitateak hezkuntzan arazoak lantzeko eta konpontzeko duen gaitasuna. Helburu komunen inguruan elkartzen garenez, familiek funtsezko zeregina izan dezakegu hezkuntza-sistema hobetzeko eta eskola-ingurune aberatsagoa eta bidezkoagoa sortzeko.
  • ELKARTEKIDEENTZAKO ABANTAILAK. Elkartekideentzako abantailez gain, hala nola eskolaz kanpoko jardueretan, goiztiarren gelan edo IGEk antolatzen duen beste edozein ekintzatan bazkide izateagatik deskontuak, familientzako, hezitzaileentzako eta haurrentzako prestakuntza-programak eskaintzen dira, baita jolas-orduen patio dinamizazioa, ikas-tekniketako ikastaroak etab.
  • ESKOLAREN FUNTZIONAMENDURAKO GIZA LAGUNTZA ETA LAGUNTZA EKONOMIKOA. Ziur gure eskolako guraso-elkartearen mende dauden ekintza guztiez ez zarela jabetzen, neurri handiagoan edo txikiagoan. Izan ere, gure ekarpen ekonomikoek azpiegiturak, jaiak eta kultura- eta kirol-jarduerak finantzatzen dituzte, edo beste edozein jarduera, aparteko finantzaketa behar duena.

Azken batean, IGEko kide izateak zure eskola-ekosistema osatzen duten eta zure interesak eta kezkak partekatzen dituzten beste familia batzuekin konektatzen zaitu. Eskolaren funtzionamendu egokian sartuta, zure seme-alabentzat eredu izango zara eta eskola-komunitate sendo bat sortzen lagunduko duzu.

Eta galderaren bat baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan info@ampaberangomeranaige.com helbidearen bidez.