Zer egiten dugu?
IGEren jardueren artean, gehienak urtero mantentzen dira, baina eskolaren beharrren edo familiek dituzten interes berrien arabera ere aldaketak izaten dira. Jarraian, sustatzen eta kudeatzen ditugun jardueren artean, honako hauek azpimarratu ditzakegu:
- Familien eta eskolaren arteko komunikazio-kanal bat da, eta bi noranzkoetan lan egiten da.
- Familien parte-hartzea garrantzitsua den gai guztietan familien iritzia kontuan hartzea sustatzea.
- Goiztiarren gelako kudeaketa: Zerbitzu hau goizeko 8:00 etatik 9:00 etara eskaintzen da. Lana eta familia uztartzeko egindako eskaerei erantzuteko.
Kontaktua: goizgela@ampaberangomeranaige.com
- Eskolaz kanpoko jardueren kudeaketa: Eskolaz kanpoko jarduerak aukera ona dira ikasgelatik kanpo trebetasunak garatzeko. Haurrei autonomoagoak izaten lagunduko diete, eta gaitasun afektiboak, kognitiboak edo sozialak garatzea lortuko dute.
- Eguerdiko edo eskola-orduetatik kanpoko eskolaz kanpoko jarduerak. Urritik maiatzera arte.
- Erakustaldiak maiatzean antolatzen dira.
Kontaktua: eke@ampaberangomeranaige.com
- Familia lankidetza Eskola Ortuan: Eskolako familia talde bat, baratze zaintza/permakulturan ibilbide luze eta berritzailea duen Peio Sarriegi eskolako irakasle ohiaren lankidetzarekin, aldian-aldian elkartzen gara gure eskolako baratze txikia lantzeko eta ikasleek "TximeleTown" (ZERYNTHIA elkartea) izenez bataiatu zuten Tximeleten Oasia zaintzeko. Gure helburu nagusia espazio natural erakargarri bat sortzea da, tresna pedagogiko praktiko gisa balioko duena eta, aldi berean, eskola-komunitate osoa gonbidatuko duena lurrarekin eta naturarekin birkonektatzera.
Laguntzeko denbora eta gogoa baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez: ortua@ampaberangomeranaige.com
- Berango-Merana mendi taldea: Talde honek kirola, bizi-ohitura osasungarriak, naturarekiko errespetua, eskolatik kanpo euskara praktikatzea, ingurumenaren garrantzia, ingurune hurbila, gure ohiturak eta tradizioak ezagutzea eta abar sustatzen ditu.
Kontaktua: menditaldea@ampaberangomeranaige.com
- Elikadura osasungarri eta jasangarriagoa izateko ekimenak (hamaiketako osasungarria eta eskola-jangela eredu berri bat bultzatuz) sustatu.
- Altxa burua!: Pantailek haurrengan eta nerabeengan duten eraginagatik kezkatuta gauden familiek osatutako hausnarketarako taldea da. Talde honek teknologia berriei buruzko hausnarketa kolektiboa sustatzen du eta horren erabilera zuzena bultzatzen du, familiei bidea erraztuz. Helburua adingabeek mugikor bat poltsikoan eraman behar dutenaren beharrik ez sentitzea da eta mugikor hori eskuratzeko eta erabiltzeko adina atzeratu ahal izatea.
Kontaktua: altxaburuaberango@gmail.com
- Eskolako jolastokia eraldatzeko eta hezkidetzan oinarritutako gune inklusibo, iraunkor eta naturalizatuago bihurtzeko ahaleginean aritzea: hezkuntza-komunitate osoaren topagune eta ikaskuntzarako eremua zabaldu eta hedatuko duten gune izan daitezen lortu nahi da.
- Erakunde publiko eta herriko hainbat elkarteekin lankidetzan aritzea ikastaroak, hitzaldiak eta abar egiteko.
- Hezkuntza- eta aisialdi-jardueretan eskolarekin elkarlanean aritzen gara: Gau Beltza, Gabonak eta Neguko solstizioa, Euskararen eguna (Euskaraldia, etab.), Agate Deuna, Inauteriak, Korrika, Euskal Eskola Publikoaren jaia, Ikasturte-amaierako luntxa eta jaia etab.
- Beste batzuk: Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Diputazioak, Berangoko Udalak eta abarrek emandako dirulaguntzak kudeatzen ditugu.
Horrek guztiak gure seme-alaba guztien ongizatean eragiten du, eta, ondorioz, integratzen dugun hezkuntza-komunitate osoaren eta sinesten dugun Eskola Publikoaren proiektuaren onerako da.