Alimentación

Jantoki-zerbitzuaren gogobetetze-inkestaren emaitzak jasotzen dituen txostena

Image

Balorazio-inkestaren emaitzak

Dakizuenez, IGEko lehentasunetako bat eskola-jantokia hobetzearen alde lan egitea da, Eusko Jaurlaritzak 2021ean gure eskolan in situ sukalde bat eraikitzeko hartu zuen konpromezua bete dezan. Gure helburua, janaria eskolako sukaldean bertan prestatzea da, inguruko tokiko hornitzaileen produktu freskoak erabiliz. Baina bitartean, gure seme-alabek jasotzen duten janariaren kalitatea hobetzeko asmoz lanean jarraitzen dugu.

 

Hori dela eta, Jantoki Batzordeko lan taldeak urte luze lanean buru belarri  eman du. Bertan, honako gaiak landu dira: Eskola-jantokia baloratzeko familiei bidalitako inkesta aztertu eta laburpen-txostena egin da, jantokiko zereginetan ikasleen inplikazioa bultzatu da, bizikidetza araudia eguneratu da, besteak beste.