Alimentación

Zer jaten dute gure seme-alabek eskolako jantokian?

Image

Eskola-jantoki osasuntsu, bertako eta justua nahi dugu

Jantokia gure seme-alaben hezkuntzaren funtsezko arlo bat da.

 

Gure seme-alabek 175 egunez urtean erabiltzen dute jantoki zerbitzua. Familia askok galdetzen diogu gure buruari: Zer jaten dute gure seme-alabek? 

 

Egungo eredua oso zurruna da eta familiak ezin dugu erabaki zer jango duten gure seme-alabek eskolan, kostuaren zati handiarena gure poltsikotik ordaintzen dugun arren. Ez dakigu nondik datozen elikagaiak, nola iritsi diren gure seme-alaben plateretara eta eskolak ezin du aukeratu zerbitzua emango duen enpresa. 

 

Eurest Catering-enpresak unean-unean informazioa bidaltzen du ematen dituen menuei buruz, baita nutrizio-baloreena ere batzuetan, baina ez da gardena elikagaien jatorri edo kalitateari buruzko informazioa eskatzen zaionean.

 

Egoera hori aldatzeko, familiok, zer egin dezakegu? eskolako janaria probatu, intzidentziak aurkeztu, hobekuntzak proposatu, kalitatezko produktuak eta produktu ekologikoak exijitu dezakegu.

 

Beraz, gure seme-alaben elikadura hobetzeko bidean ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Eman izena!