AMPA

Inkesta: erabaki dezagun ikasturte amaierako jaiaren etorkizuna

Image

Parte hartu eta eman zure iritzia: IGEko jaia ikasturte amaierako jaiarekin batzea proposatu dugu.

Kaixo familiak,

Azken asanbladan, IGEtik antolatzen dugun ikasturte amaierako jaiaren inguruko hausnarketa sakona egin genuen. Urtez urte, jai honetan parte-hartzea gero eta txikiagoa dela ikusten ari gara. Horretaz gain, kontuan hartu behar dugu ekaina oso hilabete konplikatua izaten dela (eskolako azken txanpa, eskola publikoko festa ekaineko lehen igandean, etab.).

Hori dela eta, merezi ote duen jai honekin jarraitzea edo bideratzen den aurrekontua beste ekintza interesgarriago batzuetarako gorde beharko litzatekeen aztertu dugu. Hausnartu dugun aukeretako bat diru hori 6. mailako ikasleen agur-jaian inbertitzea da.

Hala ere, argi dugu familiontzat ospakizun eta topaketa egun bat izatea garrantzitsua dela. Hori dela eta, proposamen bat mahai gainean jarri dugu: IGEko festa hau eskolako ikasturte amaierako jaiarekin batzea.

Guztion iritzia jakiteko, familiei inkesta labur bat bidaltzea erabaki dugu, hemendik aurrera zer egin dezakegun adosteko. Mesedez, klikatu ondorengo estekan eta hautatu zure ustez onena den aukera:

https://forms.gle/jKybe5mg1injD1hR9

Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta laguntzagatik,